Itun Zaharra

Itun Berria

2 Tesalonikarrei 3:9-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Bagenuen zuen kontura bizitzeko eskubidea; baina lan egin nahi izan genuen zuei jarraibide emateko.

10. Zuekin egon ginenean, arau hau eman genizuen: lanik egin nahi ez duenak ez dezala jan.

11. Zeren jakin baitugu zuetako batzuk zabarkerian bizi direla, ezer ez egiten zeregintsu.

12. Horrelakoei Jesu Kristo gure Jaunaren izenean agintzen eta erregutzen diegu: bakean lan egin eta beren ogia irabaz dezatela.

13. Zuek, ordea, senideok, ez aspertu on egiten.

14. Eta norbaitek gutun honetan guk esanari jaramonik egiten ez badio, jar ezazue nabarian halakoa eta ez izan harremanik berarekin, ea lotsatzen den.

Irakurri kapitulu osoa 2 Tesalonikarrei 3