Itun Zaharra

Itun Berria

2 Tesalonikarrei 2:2-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. ez dezazuela arinegi burua gal, ezta kezkatu ere, Jaunaren eguna gainean duzuela dioen goi-agerpen edo adierazpen edo guk egina omen den gutunen bat dela eta.

3. Ez zaitzatela inork inola ere engaina! Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du, eta gaiztakeri gizonak, hondamenera kondenatua dagoenak, agertu behar du.

4. Hau, Jainkoaren izena duen edo adoragarri den guztiaren aurka jarriko den etsaia da, eta Jainkoaren tenpluan bertan esertzeraino eta bere burua jainko egiteraino iritsiko da.

5. Ez ote duzue gogoan, zuekin nengoelarik gauza hauetaz hitz egiten nizuela?

6. Badakizue zerk galarazten dion orain agertzea, ezarritako garaia heldu baino lehen.

7. Zeren indar gaizto eta misteriotsu hori lanean ari da dagoeneko; baina orain erabat agertzea galarazten dion hura desagertu bezain laster,

8. agertuko da gaiztoa; Jesus Jaunak, ordea, bere ahoko arnasaz hondatuko du eta bere etorrera argitsuaz ezereztuko.

9. Satanasen eraginez, gaiztoaren etorrera ahalmen handiz, egintza harrigarriz eta gezurrezko mirariz gertatuko da,

10. eta engainabide guztiak erabiliko ditu galbidean daudenak hondatzeko, hauek ez baitzuten salbatuko zituen egia maitatu nahi izan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Tesalonikarrei 2