Itun Zaharra

Itun Berria

2 Tesalonikarrei 1:7-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. eta zuei, atsekabetuoi, gurekin batera atsedena ematea. Hala gertatuko da Jesus Jauna bere aingeru ahaltsuekin zerutik agertuko denean;

8. sugarrez inguraturik agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera.

9. Horien zigorra betiereko hondamena izango da: Jaunak bere aurretik eta bere ahalmen distiratsutik urruti botako ditu,

10. etorriko den egun hartan; orduan, bere aintzaz beteko ditu berari sagaratuak eta miresgarri agertuko bere sinestedun guztiengan. Eta zuek, hain zuzen, gure aitorpena sinetsi zenuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Tesalonikarrei 1