Itun Zaharra

Itun Berria

2 Tesalonikarrei 1:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko gure Aitarekin eta Jesu Kristo Jaunarekin bat eginik dagoen Tesalonikako eliz elkarteari idazten diogu.

2. Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.

3. Senideok, beti eskerrak eman behar dizkiogu Jainkoari zuengatik, zuzen den bezala, zuen sinesmena gero eta handiago eta zuen guztion arteko maitasuna gero eta kartsuago egiten ari direlako.

4. Hori dela eta, harro sentitzen gara Jainkoaren eliz elkarteen aurrean, jasaten ari zareten pertsekuzio eta atsekabeen artean agertzen dituzuen eroapen eta sinesmenagatik.

5. Horrek guztiak Jainkoak zuzen epaitzen duela erakusten du, sufrimenduek gai egiten baitzaituztete Jainkoaren erreinurako, erreinuagatik sufritzen duzuelarik.

6. Bidezko da atsekabetzen zaituztetenei Jainkoak atsekabez ordaintzea

7. eta zuei, atsekabetuoi, gurekin batera atsedena ematea. Hala gertatuko da Jesus Jauna bere aingeru ahaltsuekin zerutik agertuko denean;

8. sugarrez inguraturik agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Tesalonikarrei 1