Itun Zaharra

Itun Berria

2 Pedro 3:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ene maiteok, egiten dizuedan bigarren gutuna dut hau. Eta biotan zenbait gauza gogoratuz bizkortu nahi izan zaituztet, zuzen irizteko gai izan zaitezten.

2. Gogora itzazue, beraz, antzinako profeta santuen mezua eta apostoluek irakatsitako Jaun eta Salbatzailearen agindua.

3. Jakizue, batez ere, azken garaietan gizon isekariak, beren grina txarrei jarraituz biziko direnak, etorriko direla. Eta irriz

4. galdetuko dute: «Zertan gelditu da Kristo etorriko zela zioen agintzaria? Izan ere, gure gurasoak hil ziren, eta geroztik denak berdin jarraitzen du, mundua mundu denetik bezalaxe».

5. Hori esatean, ahaztu egiten dute aspaldi bazirela zeruak, eta baita lurra ere, Jainkoaren hitzak uretatik sorrarazia eta uren erdian finkatua;

6. horregatik, orduko mundua uholdeko urek estalirik galdu zen.

7. Oraingo zeru-lurrei dagokienez, Jainkoaren hitz berberak eusten die, eta epai- eta gaiztoen hondamen-egunerako gordeak daude.

8. Ene maiteok, ez ahaztu Jaunarentzat egun bat mila urte bezala dela eta mila urte egun bat bezala.

9. Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik.

Irakurri kapitulu osoa 2 Pedro 3