Itun Zaharra

Itun Berria

2 Pedro 1:5-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Horregatik, saia zaitezte gogoz zeuen fedearekin batera bertutea izaten, bertutearekin ezagutza,

6. ezagutzarekin neurritasuna, neurritasunarekin eroapena, eroapenarekin jainkozaletasuna,

7. jainkozaletasunarekin senide-batasuna eta senide-batasunarekin maitasuna.

8. Jarrera hauek guztiak zuengan gero eta gehiago indartzen badituzue, lagungarri izango dituzue eta Jesu Kristo gure Jauna gero eta hobeto ezagutzera eramango.

9. Baina jarrera horiek ez dituena itsua eta bista motzekoa da, ahaztu egin baitu garbitu egin duela Jainkoak bere lehenagoko bekatuetatik.

10. Senideok, Jainkoak deitu eta aukeratu zaituzte: saia zaitezte egoera hori sendotzen; hori eginez gero, ez duzue sekula huts egingo

11. eta zabal-zabal irekiko zaizkizue Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailearen betiko erreinuko ateak.

12. Horregatik, ez naiz aspertuko zuei gauza hauek gogorarazten, nahiz eta zuek jakin eta irakatsi zaizuen egian sendo egon.

13. Izan ere, bidezko iruditzen zait, mundu honetan bizi naizen bitartean, zuek bizkortzea zenbait gauza gogoratuz,

14. badakit-eta laster utzi beharko dudala mundu hau, Jesu Kristo gure Jaunak agertu didanez.

15. Baina ahalegin guztiak egingo ditut, gauzok beti, baita ni hil ondoren ere, gogoan izan ditzazuen.

16. Jesu Kristo gure Jaunaren ahalmenezko etorrerari buruz hitz egin genizuenean, ez ginen oinarritu irudipenezko ipuinetan, geure esperientzian baizik, geure begiz ikusi baikenuen haren handitasuna.

17. Jesusek Jainko Aitarengandik hartu zituen ohorea eta aintza, honela esan baitzion Jainkoaren ospe bikainetik etorritako mintzoak: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut nik atsegin».

Irakurri kapitulu osoa 2 Pedro 1