Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 9:8-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen,

9. Liburu Santuak dioen bezala: Esku betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau.

10. Ereiteko hazia eta jateko ogia ematen dituen Jainkoak emango dizue hazia, ugarituko du zuek ereindakoa eta oparo gehituko zuen eskuzabaltasunaren emaitzak.

11. Denetan aberats zarete, denetan eskuzabal izateko; horrela, nire bitartez, zuen eskuzabaltasunak Jainkoarentzat esker ona sortuko du.

12. Diru-laguntza hau liturgi zerbitzua bezala da, fededunen beharrak arintzeko ez ezik, askorengan Jainkoarenganako esker ona sortzeko ere balio baitu.

13. Zuen diru-laguntzaren balioa egiaztatzean, Jainkoa goretsiko dute senideek, argi erakutsiko baitiezue Kristoren berri onaren menpeko egin zaretela eta benetan eskuzabala dela haiekin eta denekin duzuen elkartasuna.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 9