Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 9:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Fededunen aldeko diru-laguntzari buruz ez duzue nik gehiago idatzi beharrik.

2. Ezaguna dut zuen borondate ona, eta horrek harro ibilarazten nau Mazedoniakoen aurrean: Akaiakoek prestakizunak iaztik eginak dituztela esaten diet, eta zuen arreta bizia bizkorgarri gertatzen da gehienentzat.

3. Anaiak bidaltzen dizkizuet. Ea, bada, harrotzeko nire bide hori ez den huts gertatzen gai honetan, eta zuek benetan prest zaudeten, esan dizuedan bezala.

4. Ez dadila gerta, mazedoniarrak nirekin joan eta zuek prestatu gabe aurkituz gero, ni lotsatua gelditzea zuengan jarri dudan konfiantzagatik; lotsa, nirea bai, baina batez ere zuena izango litzateke.

5. Horregatik, beharrezkoa iruditu zait, ni heldu aurretik anaia horiei zuengana joateko eskatzea, zuek agindutako emaitza prestaturik eduki dezaten. Prest egongo delarik, eskuzabaltasunaren adierazgarri izango da, eta ez zimurkeriaz egindako emaitza.

6. Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela, eta oparo ereiten duenak bildu ere oparo biltzen.

7. Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak.

8. Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen,

9. Liburu Santuak dioen bezala: Esku betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau.

10. Ereiteko hazia eta jateko ogia ematen dituen Jainkoak emango dizue hazia, ugarituko du zuek ereindakoa eta oparo gehituko zuen eskuzabaltasunaren emaitzak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 9