Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 6:9-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. ezezaguntzat, ongi ezagunak garen arren; hilzorian gaude, baina oraindik bizirik; zigortuak, baina ez hilak;

10. tristetzat jotzen gaituzte, baina beti pozik gaude; behartsutzat, baina beste asko aberasten dugu; ezertxo ere ez bagenu bezala, guztiaren jabe garelarik.

11. Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza.

12. Nire barruan harrera zabala duzue; zuek, ordea, itxirik duzue bihotza niretzat.

13. Erantzun iezadazue zuenganako nire jokabideari dagokionez. Seme-alabei bezala mintzo natzaizue; zabaldu zuek ere zeuen bihotzak.

14. Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?

15. Etor ote daitezke bat Kristo eta deabrua, edota harremanik izan ote daiteke fededunaren eta fedegabearen artean?

16. Zein kidetasun izan dezake Jainkoaren tenpluak sasijainkoekin? Zeren gu Jainko biziaren tenplu baikara, Jainkoak berak esan bezala: Haiekin biziko naiz eta haiekin ibiliko, haien Jainko izango naiz eta haiek nire herri.

17. Horregatik, hau dio Jaunak: Irten haien artetik, urrundu, ez ukitu ezer kutsaturik, eta neuk hartuko zaituztet.

18. Aita izango naiz zuentzat, eta zuek seme-alaba niretzat.Hau dio Jaun ahalguztidunak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 6