Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 6:7-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. egiaren mezua hots eginez eta Jainkoaren indarra erakutsiz. Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik,

8. ohoratzen gaituztela nahiz iraintzen, gutaz ongi hitz egiten dutela nahiz gaizki. Gezurtitzat jotzen gaituzte, egia esaten dugun arren;

9. ezezaguntzat, ongi ezagunak garen arren; hilzorian gaude, baina oraindik bizirik; zigortuak, baina ez hilak;

10. tristetzat jotzen gaituzte, baina beti pozik gaude; behartsutzat, baina beste asko aberasten dugu; ezertxo ere ez bagenu bezala, guztiaren jabe garelarik.

11. Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza.

12. Nire barruan harrera zabala duzue; zuek, ordea, itxirik duzue bihotza niretzat.

13. Erantzun iezadazue zuenganako nire jokabideari dagokionez. Seme-alabei bezala mintzo natzaizue; zabaldu zuek ere zeuen bihotzak.

14. Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?

15. Etor ote daitezke bat Kristo eta deabrua, edota harremanik izan ote daiteke fededunaren eta fedegabearen artean?

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 6