Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 13:9-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Zuek indartsu izanez gero, ni pozik nago, ahula izan arren. Hau da Jainkoari eskatzen diodana: zuek bete-beteko izatea.

10. Horregatik, zuengandik urruti nagoelarik idazten dizuet, gero, zuekin egongo naizenean, zorrotz ari izan beharrik izan ez dezadan, zuek fedean hazarazteko, eta ez hondatzeko, Jaunak eman didan aginpidearekin.

11. Azkenik, senideok, poz zaitezte, saiatu bete-beteak izaten eta izan adore. Bizi zaitezte elkar ongi hartuz eta bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da.

12. Agur ezazue elkar besarkada santuaz. Fededun guztiek agurtzen zaituztete.

13. Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren elkartasuna izan bitez zuekin guztiokin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 13