Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 13:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Oraingo honekin hirugarren aldia da zuengana noana. Auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabakiko da.

2. Neure bigarren ikustaldian esan nizuena bera esaten diet orain, urruti nagoela, bekatari zaharrei eta beste guztiei: joango naizenean, ez naizela bai-bainaka ibiliko.

3. Kristo nire ahoz mintzo ote den egiaztatu nahian zabiltzatenok, hori izango duzue froga. Kristo, izan ere, ez da ahula zuekin; indartsu agertzen da zuen artean.

4. Egia da ahul bezala gurutziltzatu zutela; baina orain bizirik dago Jainkoaren ahalmenaz. Ni ere haren ahulezian partaide naiz, baina berarekin batera bizi naiz, eta Jainkoaren ahalmenaz jokatuko dut zuekin.

5. Aztertu zeuen barrua ea sinesmenean zaudeten, aztertu serioski. Ez al zarete ohartzen Jesu Kristo zuengan bizi dela? Orduan, eskas atera duzue azterketan.

6. Aitortuko al duzue behintzat nik ez dudala eskas atera!

7. Jainkoari hauxe eskatzen diot: ez dezazuela inolako okerrik egin; niri ez dit axola ni zuzen nengoen ala ez frogatzea, zuek ongi egitea baizik, nahiz eta ni toki txarrean gelditu.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 13