Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 11:5-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Hala ere, uste dut ez naizela ezertan superapostolu horiek baino gutxiago.

6. Mintzatzen motela banaiz ere, ez jakintzan, beti eta era guztietara agertu dizuedan bezala.

7. Gaizki egin ote nuen zuek goratzeagatik neure burua beheratzean? Jainkoaren berri ona dohainik hots egin nizuelako diot.

8. Zuek zerbitzatu ahal izateko, beste eliz elkarteei kendu behar izan nien neuretzako behar nuena.

9. Eta zuen artean nengoela beharrean gertatu nintzenean, ez nintzen zuetako inorentzat zama izan, Mazedoniatik etorritako senideek eman baitzidaten behar nuena. Nire jokaera hauxe izan zen eta hauxe izango ere: ezertan nekagarri ez izatea zuentzat.

10. Kristo niregan bizi dela bezain egia da harrotzeko bide hori inork ere ez didala kenduko Akaia osoan.

11. Zergatik jokatu dut horrela? Maite ez zaituztedalako ote? Ongi daki Jainkoak zenbat!

12. Horrela egin dut eta egingo ere, ni adina badirela-eta harro dauden horiek aitzakiarik izan ez dezaten.

13. Horrelako horiek sasiapostolu dira, gezurrezko langile, Kristoren apostolu-itxura baino ez dutenak.

14. Eta ez da harritzekoa: Satanasek berak argizko aingeru-itxurak hartzen baditu,

15. ez da handia izango haren zerbitzariek ere salbamenaren zerbitzari-itxurak hartzea. Baina horien azkena egintzen araberakoa izango da.

16. Berriro diotsuet ez nazazuela zorotzat har. Edo bestela, uztazue niri ere zoro bezala zertxobait harrotzen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 11