Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 11:27-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. Zenbat neke eta lan! Gau asko lorik egin gabe; gose eta egarri; maiz ezer jan gabe, hotzak eta jantzirik gabe.

28. Eta horien guztien gainetik, eguneroko nire buru-haustea: eliz elkarte guztien ardura.

29. Nor gaixotzen da, ni gaixotu gabe? Nor erortzen, ni erremindu gabe?

30. Harrotu behar badut, neure ahuleziaz harrotuko naiz.

31. Eta ongi daki Jainkoak, Jesus gure Jaunaren Aitak —bedeinkatua bera beti!—, ez diodala gezurrik.

32. Damaskon nengoela, Aretas erregearen gobernariak zaintzaileak ezarri zituen hirian ni harrapatzeko;

33. baina saski batean leihotik eraitsi ninduten harresian behera, eta horrela egin nuen ihes haren eskuetatik.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 11