Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 11:15-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. ez da handia izango haren zerbitzariek ere salbamenaren zerbitzari-itxurak hartzea. Baina horien azkena egintzen araberakoa izango da.

16. Berriro diotsuet ez nazazuela zorotzat har. Edo bestela, uztazue niri ere zoro bezala zertxobait harrotzen.

17. Ez dut Jaunak argiturik hitz egiten, zoro batek hitz egingo zukeen bezala baizik, zertaz harrotu badudala jakinik.

18. Asko dira giza arrazoi hutsez harrotzen direnak; zergatik ez ni?

19. Izan ere, zuek, hain zentzudun izanik, gogoz jasaten dituzue zoroak.

20. Denak jasaten dituzue: morroi bihurtzen zaituztetenak, irensten zaituztetenak, lapurreta egiten dizuetenak, beren harrokerian gutxiesten zaituztetenak, masailekoka zarabiltzatenak.

21. Argi dago bigunegi izan naizela! Hori lotsa nirea!Besteak ausartzen direnera —badakit zoro bezala ari naizela— ni ere ausartuko naiz.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 11