Itun Zaharra

Itun Berria

2 Joan 1:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Eta maitasuna Jainkoaren aginduen arabera bizitzea da. Eta hasieratik entzun duzuen bezala, agindu hau da zuen jokabidea arautu behar duena.

7. Engainatzaile asko sortu da munduan, Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen ez duen asko. Hauek dira engainatzailea eta antikristoa.

8. Ibil zaitezte kontuz, gure lanaren fruitua gal ez dezazuen, sari oparoa jaso dezazuen baizik.

9. Kristoren irakatsietan iraun gabe, aurrerago joan nahi duenak ez du Jainkoa berekin. Irakatsietan dirauenak, berriz, berekin ditu Aita eta Semea.

10. Norbait zuengana joan eta irakatsi hau ez badarama, ez onartu etxean, ezta agurtu ere;

Irakurri kapitulu osoa 2 Joan 1