Itun Zaharra

Itun Berria

2 Joan 1:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nik, Jaunaren ikasle zahar honek, Jaunak aukeraturiko eliz elkarte horri eta eliztar guztioi idazten dizuet. Egiaz maite zaituztet nik, eta nik ez ezik, baita egia ezagutzen duten guztiek ere,

2. guregan irauten duen eta betiko gurekin izango den egiarengatik.

3. Grazia, errukia eta bakea zuekin, Jainko Aitaren eta beronen Seme Jesu Kristoren partetik, egiaz eta maitasunez.

4. Biziki poztu naiz jakitean zuen artean badirela egiaren arabera bizi direnak, Aitarengandik hartu dugun aginduari jarraituz.

5. Eta orain, eliz elkarte agurgarri horri, arren eskatzen dizut elkar maita dezagula. Ez dizut agindu berri bat idazten, hasieratik duguna bera baizik.

6. Eta maitasuna Jainkoaren aginduen arabera bizitzea da. Eta hasieratik entzun duzuen bezala, agindu hau da zuen jokabidea arautu behar duena.

7. Engainatzaile asko sortu da munduan, Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen ez duen asko. Hauek dira engainatzailea eta antikristoa.

Irakurri kapitulu osoa 2 Joan 1