Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 5:5-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena, eta etengabe ari zaio eskean, gau eta egun otoitzean.

6. Aitzitik, atseginetara emanik dagoena, bizi delarik ere, hilda dago.

7. Aholkatu behin eta berriz gauza hauek, akats gabeak izan daitezen.

8. Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.

9. Nornahik, alarguntsen sailean sartzeko, hirurogei urtez gorakoa izan behar du, behin bakarrik ezkondua,

10. bere egintza onez ezaguna: seme-alabak heztea dela edo ostatu ematea, fededunak apaltasunez zerbitzatzea edo nahigabetuei laguntzea edota era guztietako egintza onak burutzea dela.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 5