Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 4:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Bazter itzazu fedearen kontrako ipuin zentzugabeak, eta saia zaitez jainkozaletasunean.

8. Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin.

9. Hau sinesgarria eta erabat onartzekoa da.

10. Horregatik saiatzen gara lanean eta borrokan, gizon-emakume guztien eta batik bat sinestedunen salbatzailea den Jainko biziarengan itxaropen dugulako.

11. Aholkatu eta irakatsi gauza hauek.

12. Ez zaitzala inork gutxiets gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 4