Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 1:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nik, Paulok, Jainko gure Salbatzailearen eta gure itxaropen den Jesu Kristoren aginduz beronen apostolu naizen honek,

2. zuri idazten dizut, Timoteo, sinesmenean neure egiazko seme zaitudan horri. Jainko Aitak eta Jesu Kristo gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.

3. Mazedonia aldera joan nintzenean, Efeson gelditzeko eskatu nizun; jarraitu, otoi, bertan, eta zentzatu doktrina arrotzak irakasten ari direnak;

4. esaiezu ipuin eta amaigabeko jatorri-zerrendetan arretarik ez jartzeko; izan ere, honelakoak egokiagoak dira eztabaidak sortzeko, sinesmenez onartzen den Jainkoaren salbamen-asmoan hezteko baino.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 1