Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 5:7-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen.

8. Guk, ordea, egunarenak garenok, argi behar dugu egon, geure armak prest ditugula: sinesmena eta maitasuna bularrekotzat, salbamenaren itxaropena burukotzat.

9. Izan ere, Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik.

10. Jesu Kristo guregatik hil zen, gu, nahiz esna nahiz lo, berarekin bat eginik bizi gaitezen.

11. Horregatik, bada, eman adore elkarri eta lagundu batak besteari, egiten duzuen bezala.

12. Senideok, elkarte-buru dituzuenei, zuen artean hainbeste lan egin eta zentzarazten zaituztetenei, begiramena izateko eskatzen dizuegu Jaunaren izenean.

13. Adierazi beraiei onespen eta maitasunik handiena, egiten dutenarengatik. Bizi bakean elkarrekin.

14. Otoi, senideok: zentzarazi zabar dabiltzanak, eman adore bihozgabetuei, eutsi ahulei, izan eroapen guztiekin.

15. Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde eta saia zaitezte beti elkarri eta denei ongi egiten.

16. Zaudete beti pozik.

17. Egin otoitz aspertu gabe.

18. Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez.

19. Ez itzali Espirituaren indarra,

20. ez gutxietsi profezi dohainik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 5