Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 5:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jendea «Hau bakea eta segurtasuna!» esaten ariko denean, orduan etorriko zaie hondamendia gainera, ustekabean, haurdun dagoenari erdiminak bezala, eta ez dute ihes egiterik izango.

4. Zuek, ordea, senideok, ez zarete ilunpetan bizi, eta egun horrek ez du zuek lapurrak bezala zertan harrapatu.

5. Zuek guztiok argiaren eta egunaren aldeko zarete; ez gaude, ez, gauaren eta ilunaren menpean.

6. Beraz, ez dezagun lorik egin gainerakoek bezala, baizik eta egon gaitezen erne eta argi.

7. Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen.

8. Guk, ordea, egunarenak garenok, argi behar dugu egon, geure armak prest ditugula: sinesmena eta maitasuna bularrekotzat, salbamenaren itxaropena burukotzat.

9. Izan ere, Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 5