Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 4:9-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Elkarri zor diozuen maitasunari buruz, ez duzue nik idatzi beharrik, Jainkoak berak irakasten baitizue elkar maitatzen,

10. eta hala egiten duzue Mazedonia osoko senideekin. Hala ere, senideok, saia zaitezte, arren, gero eta maitasun handiagoa izaten

11. eta bizitza baketsua eramaten, nor bere arazoez arduratuz eta nork bere eskuz lan eginez, agindua dizuegun bezala.

12. Horrela, kristau ez direnen errespetua zeuenganatuko duzue, eta ez duzue inoren beharrik izango.

13. Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera.

14. Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.

15. Hau diotsuegu, Jaunaren irakatsian oinarrituz: guk, Jauna etortzean bizirik gertatuko garenok, ez diegu hil direnei aurrea hartuko.

16. Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira;

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 4