Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 4:5-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek bezala;

6. inork ez dezala gai honetan bere senidea irain edo engaina, Jauna bera baita horiez guztiez mendekatzen dena, lehen ere behin eta berriro zinez esan genizuen bezala.

7. Jainkoak ez gaitu moralgabekerian bizitzeko deitu, berarentzat sagaraturik bizitzeko baizik.

8. Beraz, irakatsi hauek gutxiesten dituenak ez du gizakia gutxiesten, bere Espiritu Santua ematen dizuen Jainkoa baizik.

9. Elkarri zor diozuen maitasunari buruz, ez duzue nik idatzi beharrik, Jainkoak berak irakasten baitizue elkar maitatzen,

10. eta hala egiten duzue Mazedonia osoko senideekin. Hala ere, senideok, saia zaitezte, arren, gero eta maitasun handiagoa izaten

11. eta bizitza baketsua eramaten, nor bere arazoez arduratuz eta nork bere eskuz lan eginez, agindua dizuegun bezala.

12. Horrela, kristau ez direnen errespetua zeuenganatuko duzue, eta ez duzue inoren beharrik izango.

13. Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera.

14. Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.

15. Hau diotsuegu, Jaunaren irakatsian oinarrituz: guk, Jauna etortzean bizirik gertatuko garenok, ez diegu hil direnei aurrea hartuko.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 4