Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 3:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Atenasen neu bakarrik gelditzea erabaki nuen,

2. eta Timoteo, gure anaia eta Kristoren berri onaren zerbitzuan Jainkoaren lankidea, bidali nizuen. Sendo eta adore zintzaten bidali nizuen,

3. eta gertatzen zitzaizkizuen atsekabeengatik inor gainbehera etor ez zedin. Badakizue horiek ditugula geure zori.

4. Zuekin ginelarik, aldez aurretik esan genizuen atsekabeak izango genituela, eta badakizue hala gertatu dela.

5. Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko, beldur bainintzen tentatzaileak ez ote zintuzten tentatu eta gure nekeak ez ote ziren alferrikakoak gertatu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 3