Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 3:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Atenasen neu bakarrik gelditzea erabaki nuen,

2. eta Timoteo, gure anaia eta Kristoren berri onaren zerbitzuan Jainkoaren lankidea, bidali nizuen. Sendo eta adore zintzaten bidali nizuen,

3. eta gertatzen zitzaizkizuen atsekabeengatik inor gainbehera etor ez zedin. Badakizue horiek ditugula geure zori.

4. Zuekin ginelarik, aldez aurretik esan genizuen atsekabeak izango genituela, eta badakizue hala gertatu dela.

5. Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko, beldur bainintzen tentatzaileak ez ote zintuzten tentatu eta gure nekeak ez ote ziren alferrikakoak gertatu.

6. Orain, ordea, etorri zaigu Timoteo zuenetik, eta berri onak ekarri dizkigu zuen sinesmenari eta zuen elkar maitasunari buruz; jakinarazi digu, beti gaituzuela maitekiro gogoan eta gu ikusteko irrika bizian zaudetela, gu zuek ikusteko gauden bezala.

7. Horrela, senideok, gure atsekabe eta estualdi guztien artean, adorez beterik utzi gaituzue zeuen sinesmenagatik.

8. Orain bai bizi naizela berriro, Jaunarekin bat eginik irauten duzuela ikusirik!

9. Nola eman guk Jainkoari behar adina esker? Hainbestekoa baita zuengatik geure Jainkoaren aurrean dugun poza!

10. Gau eta egun ahalegin guztian ari gatzaizkio Jainkoari erreguka, zuek aurrez aurre ikusi eta zuen sinesmenak oraindik dituen hutsuneak bete ahal izatea eskatuz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 3