Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 2:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Jainkoa dut lekuko, eta zuek ere badakizue, ez ginela behin ere lausenguaz baliatu, ezta diru-gosearen eraginez jardun ere;

6. ez genuen giza onespena ere bilatu, ez zuengandik, ez besterengandik.

7. Kristoren apostolu garenez, geure aginpideaz balia gintezkeen, baina maitasun samurrez tratatu nahi izan zaituztegu, bere haurrak maitekiro zaintzen dituen amak bezala.

8. Hain bihotzeko zintuztegunez, prest geunden, Jainkoaren berri ona ez ezik, baita geure bizia ere zuei emateko. Hainbesteraino maite zintuztegun!

9. Senideok, gogoan izan gure neke eta ahaleginak: gau eta egun egin genuen lan zuetako inorentzat zama ez izateagatik, Jainkoaren berri ona hots egin genizuenean.

10. Zuek zarete testigu, eta Jainkoa ere bai, zein garbi, zuzen eta akats gabe jokatu genuen zuekin, sinestedunokin.

11. Eta ongi dakizue, aita bere seme-alabentzat bezala izan garela zuetako bakoitzarentzat,

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 2