Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 2:13-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Horregatik, etengabe ematen dizkiogu eskerrak Jainkoari; zeren, Jainkoaren mezua hots egin genizuenean, zuek onartu egin baitzenuten: ez zenuten hartu giza hitz huts bezala, Jainkoaren hitz bezala baizik. Hala da izan ere, eta lan ederra ari da egiten zuengan, sinesten duzuenongan.

14. Benetan, senideok, zuek ere, Judean bizi diren eta Jesu Kristorenak diren Jainkoaren eliz elkarteen jarraitzaile bilakatu zarete; izan ere, haiek juduen aldetik jasan zituzten sufrimendu berberak jasan dituzue zuek ere zeuen herritarrengandik.

15. Juduek Jesus Jauna eta profetak hil zituzten, eta orain gu pertsegitzen gaituzte. Ez zaizkio Jainkoari atsegin eta gizon-emakumeentzat etsai dira,

16. galarazi egin nahi baitigute jentilei, salbatu ahal izateko, mezua predikatzea; horrela, beren bekatuen neurria betetzen ari dira etengabe; baina badatorkie gainera, eta behin betiko, Jainkoaren haserre-zigorra.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 2