Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 1:1-2-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko Aitarekin eta Jesu Kristo Jaunarekin bat eginik dagoen Tesalonikako eliz elkarteari idazten diogu. Grazia eta bakea zuei.

2-3. Eskerrak ematen dizkiogu beti Jainkoari zuek guztiongatik, gure otoitzetan gogoan zaituztegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 1