Itun Zaharra

Itun Berria

1 Pedro 4:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Beraz, Kristok bere gorputzean sufritu zuenez, hartu zuek ere armatzat pentsaera berbera, jakinik gorputzean sufritu duenak bekatuarekiko lotura hautsi egin duela,

2. mundu honetan gelditzen zaizkion egunetan Jainkoak nahi bezala bizitzeko, eta ez giza grinen arabera.

3. Nahiko denbora egin duzue lehen ere jentilen erara biziz: lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian, eta idolatria gaitzesgarritan.

4. Orain, jentilak harritu egiten dira eta irainka ari zaizkizue, beren biziera txarreko gehiegikerietan ez duzuelako parte hartzen.

5. Baina kontuak eman beharko dizkiote biziak eta hilak epaitzeko prest dagoenari.

6. Horregatik hots egin zitzaien berri ona hildakoei ere, gizakiari dagokion epaia gorputzean hartu ondoren, Espirituaren indarrez Jainkoaren biziaz bizi zitezen.

7. Hurbil da gauza guztien azkena. Beraz, izan zaitezte zentzudun eta bizi neurritasunez otoitzari lotzeko.

8. Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu.

9. Egiozue abegi ona batak besteari, marmarrik gabe.

Irakurri kapitulu osoa 1 Pedro 4