Itun Zaharra

Itun Berria

1 Pedro 2:8-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. eta baita behaztopa-harri ere, erorarazteko harkaitz.Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria.

9. Zuek, ordea, jatorri aukeratuzarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.

10. Garai batean herri ere ez zinetenok,orain Jainkoaren herri zarete;errukirik gabe zeundetenok,orain errukia iritsi duzue.

11. Ene maiteok, munduan arrotz eta atzerritar zaretenez, arren eskatzen dizuet utz ditzazuela alde batera zuen kontra borrokan ari diren giza grina gaiztoak.

12. Joka ezazue ongi jentilen artean; horrela, orain gaizkiletzat salatzen bazaituztete ere, zuen egintza onak aitortu beharko dituzte eta Jainkoa goretsiko dute, hura kontuak hartzera etortzean.

13. Jaunarengatik, izan zaitezte giza agintari guztien menpeko: bai denen gain agintea duen erregearen menpeko,

14. baita gobernarien menpeko ere, hark ezarriak baitira, gaizkileak zigortzeko eta on egiten dutenak saritzeko.

15. Izan ere, hau da Jainkoaren borondatea: zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak isilaraztea.

16. Joka ezazue pertsona libre bezala; ez, ordea, askatasuna gaiztakeriaren estalkitzat erabiliz, zeuen buruak Jainkoaren zerbitzura jarriz baizik.

17. Errespetatu guztiak, maitatu senideak, izan begirune Jainkoari eta errespetua erregeari.

18. Zuek, esklabook, izan errespetu osoz zeuen nagusien menpeko, ez on eta bihozbera direnen menpeko bakarrik, baizik eta gogorrak direnen menpeko ere bai.

19. Gauza ederra baita, Jainkoa ezagutzen duenarentzat, bidegabeko sufrimenduak eramatea.

20. Izan ere, zerbait gaizki egiteagatik zigortuko bazintuztete, zer merezimendu izango zenukete? Baina on egiteagatik sufritu behar baduzue, hori gauza ederra da Jainkoaren aurrean.

21. Izan ere, honetarako deitu zaituzte Jainkoak: Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen.

22. Hark ez zuenbekaturik egin, ez zen haren ahoan maltzurkeriarik;

Irakurri kapitulu osoa 1 Pedro 2