Itun Zaharra

Itun Berria

1 Pedro 2:2-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. haur jaioberriek bezala, irrika ezazue hitzaren esne garbia, horren bidez hazi eta salbamen betera hel zaitezten,

3. Jauna zein ona den dastatu duzuenez gero.

4. Hurbil zaitezte Jaunarengana. Bera da harri bizia, gizonek baztertua, baina Jainkoaren begietan aukeratua eta bikaina.

5. Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko, Jainkoari atsegin zaizkion espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskaintzeko.

6. Hau dio, izan ere, Liburu Santuak: Hona nik Sionen harri bat ipini, giltzarri aukeratu eta bikaina. Horretan sinesten duenak ez du huts egingo.

7. Zuentzat, beraz, sinesten duzuenontzat, harri hori balio handikoa da; sinesten ez dutenentzat, berriz, Liburu Santuak dioenez, etxegileek bazterturiko harria kantoi-harri bihurtu da;

Irakurri kapitulu osoa 1 Pedro 2