Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 9:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ez ote naiz libre? Ez ote naiz apostolu? Ez ote dut ikusi Jesus gure Jauna? Ez ote da nire lanaren fruitu zuek kristau izatea?

2. Besteek apostolutzat hartu nahi ez banaute ere, zuek behintzat hartu behar nauzue, zuek kristau izatea baita apostolu naizenaren froga.

3. Horixe da nire defentsa salatzen nautenen kontra.

4. Ez ote dugu, bada, janaria eta edaria hartzeko eskubiderik?

5. Ez ote dugu eskubiderik emakume fededun batekin ibiltzeko, beste apostoluek, Jaunaren anaiek eta Pedrok berak bezala?

6. Ala Bernabe eta biok ote gara geure mantenua irabazteko lan egin behar dugun bakarrak?

7. Nor ibili da inoiz gerran beretik ordainduta? Nork landatzen du mahastia eta gero beronen fruituetatik jaten ez? Nork bazkatzen du artaldea eta ardien esnetik edaten ez?

8. Giza esperientziako adibideak aipatzen ditudala? Eta ez ote dio gauza bera Moisesek ere?

9. Legean, hain zuzen, honela dago idatzirik: Ez diozumuturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari. Idien arduraz ote dio hori Jainkoak?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 9