Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 7:6-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Baimen gisa diotsuet hori, ez agindu gisa.

7. Denok ni bezala ezkongabe izatea nahi nuke; baina Jainkoak eman dion dohain berezia du bakoitzak, batak hau eta besteak hura.

8. Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala.

9. Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela; hobe da ezkontzea sutan egotea baino.

10. Ezkonduei agintzen diet —ez nik, Jaunak baizik— emaztea ez dadila banandu senarrarengandik;

11. eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 7