Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 7:5-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten.

6. Baimen gisa diotsuet hori, ez agindu gisa.

7. Denok ni bezala ezkongabe izatea nahi nuke; baina Jainkoak eman dion dohain berezia du bakoitzak, batak hau eta besteak hura.

8. Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 7