Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 7:17-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Aipaturiko kasuaz aparte, jarrai beza bakoitzak Jaunak ezarri dion bizi-egoeran, hots, Jainkoak federa dei egitean zuen egoeran. Hau da eliz elkarte guztietan ematen dudan araua.

18. Erdaindua zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez ibili zeure erdainkuntza ezkutatu nahian. Erdaingabea zinelarik deitu zintuela? Ez erdaindu.

19. Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena.

20. Jarrai dezala bakoitzak Jainkoak deitzerakoan bizi zen egoeran.

21. Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu.

22. Jaunaren deiak esklabo dena libre egiten du, eta libre dena Kristoren esklabo bihurtzen.

23. Garesti ordainduz eskuratu zaituzte Jainkoak: ez bihurtu, beraz, gizakien esklabo.

24. Senideok, jarrai beza bakoitzak Jainkoaren aurrean, honek deitzerakoan zuen bizi-egoeran.

25. Ezkongabeentzat ez daukat Jaunaren agindurik. Hala ere, neure iritzia emango dizuet, Jaunaren errukiaz sinesgarri naizenez gero.

26. Bizi ditugun une larriak gogoan harturik, esan dudana egoki dela uste dut, hau da, on dela norberak dagoen egoeran jarraitzea.

27. Ezkondua zarela? Ez ibili banandu nahian. Ezkongabea zarela? Ez hasi emazte bila.

28. Hala ere, ezkontzen bazara, ez duzu bekaturik egiten; neskatxak ere, ezkontzen bada, ez du bekaturik egiten. Baina ezkontzen direnek arazo handiagoak izango dituzte beren bizitzan, eta nik ez nuke nahi horrelakorik zuentzat.

29. Senideok, epea laburtu egin dela diotsuet. Beraz, gelditzen zaigun denboran, ezkonduak bizi bitez ezkondurik ez baleude bezala;

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 7