Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 7:15-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Kristau ez dena, ordea, banandu nahi balu, banandu bedi; horrelakoetan kristaua —gizon nahiz emakume— aske gelditzen da, Jainkoak bakean bizitzera deitu baitzaituzte.

16. Zeren nork esaten dizu zuri, emazte horri, zeure senarra salbatuko duzula? Edo zuri, senar horri, zeure emaztea salbatuko duzula?

17. Aipaturiko kasuaz aparte, jarrai beza bakoitzak Jaunak ezarri dion bizi-egoeran, hots, Jainkoak federa dei egitean zuen egoeran. Hau da eliz elkarte guztietan ematen dudan araua.

18. Erdaindua zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez ibili zeure erdainkuntza ezkutatu nahian. Erdaingabea zinelarik deitu zintuela? Ez erdaindu.

19. Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena.

20. Jarrai dezala bakoitzak Jainkoak deitzerakoan bizi zen egoeran.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 7