Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Idatzi zenizkidaten galderei erantzunez, hau diotsuet: Ongi dago ez ezkontzea;

2. baina, lizunkeria dela eta, gizon bakoitzak izan beza bere emaztea eta emakume bakoitzak bere senarra.

3. Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari.

4. Emaztea ez da bere buruaren jabe, senarra baizik, ezta senarra ere berearen jabe, emaztea baizik.

5. Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 7