Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 2:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Horregatik, senideok, nik ere, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartzera joan nintzaizuenean, ez nizuen hitz egin giza jakinduriazko hizkera landua erabiliz.

2. Izan ere, zuen artean ez nuen ezer jakin nahi izan, Jesu Kristo, eta berau gurutziltzatua, izan ezik.

3. Horregatik, ahul eta beldurrez dar-dar aurkeztu nintzen zuen aurrean.

4. Nire hitza eta predikua ez ziren giza jakinduriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baizik,

5. horrela, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarri zedin eta ez giza jakindurian.

6. Hala ere, sinesmen helduko kristauei jakinduria irakasten diegu guk ere; baina jakinduria hori ez da mundu honetakoa, ezta laster galduko diren mundu honetako agintariena ere.

7. Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu, hark ezkutuan eduki eta betidanik gure aintzarako erabakia zeukana.

8. Mundu honetako agintarietatik batek ere ez du jakinduria hori ezagutu, zeren, ezagutu izan balute, ez baitzuketen gurutziltzatuko Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 2