Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 2 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Pauloren mintzaira, jakintsuena ez bezalakoa

1. Horregatik, senideok, nik ere, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartzera joan nintzaizuenean, ez nizuen hitz egin giza jakinduriazko hizkera landua erabiliz.

2. Izan ere, zuen artean ez nuen ezer jakin nahi izan, Jesu Kristo, eta berau gurutziltzatua, izan ezik.

3. Horregatik, ahul eta beldurrez dar-dar aurkeztu nintzen zuen aurrean.

4. Nire hitza eta predikua ez ziren giza jakinduriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baizik,

5. horrela, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarri zedin eta ez giza jakindurian.

Espiritua eta Pauloren kristau-jakinduria

6. Hala ere, sinesmen helduko kristauei jakinduria irakasten diegu guk ere; baina jakinduria hori ez da mundu honetakoa, ezta laster galduko diren mundu honetako agintariena ere.

7. Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu, hark ezkutuan eduki eta betidanik gure aintzarako erabakia zeukana.

8. Mundu honetako agintarietatik batek ere ez du jakinduria hori ezagutu, zeren, ezagutu izan balute, ez baitzuketen gurutziltzatuko Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna.

9. Baina, Liburu Santuak dioen bezala, inork ikusieta entzun ez duena, gizakiari inoiz bururatu ez zaiona, Jainkoak bera maite dutenentzat prestaturik zeukana,

10. horixe agertu digu Jainkoak Espirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen du, baita Jainkoaren barne-sakona ere.

11. Nork ezagut dezake gizakiaren barru-barrua, bere baitan duen giza espirituak baizik? Era berean, Jainkoaren barrua ere ez dezake inork ezagut Jainkoaren Espirituak izan ezik.

12. Eta guk ez dugu munduko espiritua hartu, Jainkoarengandik datorrena baizik; honela, Jainkoak eman dizkigun dohainak ezagut ditzakegu.

13. Gauza hauetaz ez dugu giza jakinduriak irakatsitako hizkeraz hitz egiten, Espirituak irakatsitakoaz baizik, espirituzko gaiak Espiritua hartu duten gizon-emakumeei adieraziz.

14. Espiritu gabeko gizakiak ez du onartzen Jainkoaren Espirituari dagokiona; horrek ez du zentzurik berarentzat eta ezin du ulertu, Espirituaren argitan bakarrik juzga daiteke eta.

15. Espiritua duenak , berriz, dena juzgatzen du; bera, ordea, ez dezake inork juzga.

16. Nork ezagutu du Jaunaren pentsamendua? Nork irakats diezaioke?Guk, ordea, Kristoren pentsamendua dugu.