Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 12:21-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Begiak ez diezaioke eskuari esan: «Ez dut zure beharrik»; ezta buruak ere oinei: «Ez dut zuen beharrik».

22. Aitzitik, makalenak iruditzen zaizkigun gorputz-atalak beharrezkoenak dira;

23. eta duintasunik gutxieneko iruditzen zaizkigunak, itzal eta begirune handienaz inguratzen eta zaintzen ditugu.

24. Izan ere, berez ohoragarri direnek ez dute arreta horien beharrik. Jainkoak berak, gorputza eratzean, berez ohore gabeko ziren atalei ohorerik handiena eman zien.

25. Horrela, gorputzean zatiketarik ez dago eta atal guztiak bata besteaz arduratzen dira.

26. Honela, atal batek min duenean, min dute atal guztiek berarekin; eta atal bat onetsia denean, poza dute beste guztiek berarekin.

27. Zuek Kristoren gorputz zarete, eta zuetako bakoitza gorputz horren atal.

28. Eliz elkartean bakoitzari bere tokia ezarri dio Jainkoak: lehenengo apostoluak, bigarren profetak, hirugarren irakasleak; ondoren, mirarigileak datoz; gero, sendatzeko edo behartsuei laguntzeko, elkartea gidatzeko edo hizketa arrotzez mintzatzeko dohaina dutenak.

29. Guztiak apostolu ote dira? Guztiak profeta? Guztiak irakasle? Guztiak mirarigile?

30. Guztiek ote dute sendatzeko dohaina? Guztiak mintzo ote dira hizketa arrotzez? Guztiak ote dira hizketa arrotzen interpretatzaile?

31. Dena dela, irrika itzazue dohainik onenak.Orain biderik bikainena adierazi nahi dizuet.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 12