Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 10:5-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Hala ere, haietako gehienak ez ziren Jainkoaren gogoko izan, eta hilik gelditu ziren basamortuan.

6. Hau guztia guretzat ikasbide izateko gertatu zen, gaiztakeriarik irrika ez dezagun, haiek irrikatu zuten bezala.

7. Ez zaiteztela sasijainkozale izan, haietako batzuk bezala. Honela dio Liburu Santuak: Otordua egitera eseri zen herria; ondoren, jostatzeari ekin zioten.

8. Ez dezagun haragikeriara jo, haietako batzuek bezala, eta egun bakar batean hogeita hiru mila lagun hil ziren.

9. Ez dezagun tenta Jauna, haietako batzuek egin zuten bezala, eta sugeek zizta eginda hil ziren.

10. Ez zaiteztela marmarrean ari ere, haietako batzuk ari izan ziren bezala, gero aingeru suntsitzailearen esku hil zirelarik.

11. Haiei gertaturiko gauza horiek ikasbide dira guretzat, eta gure eskarmenturako idatzi zituzten, azkenak diren garai hauetan bizi garenok zentzarazteko.

12. Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.

13. Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 10