Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 10:22-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Edo sutu egin nahi ote dugu Jainkoaren haserrea? Bera baino indartsuago ote gara?

23. «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena elkartea eraikitzeko lagungarri.

24. Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik.

25. Jan azokan saltzen den guztitik, kontzientzi arazorik sortu gabe,

26. Jaunarenabaita lurra eta bertan dagoen guztia.

27. Jentil batek gonbidatzen bazaituzte eta zuek gonbita onartu, jan mahaira ateratzen dizuen guztitik, kontzientzi arazorik egin gabe.

28. Baina norbaitek «Sasijainkoei eskainitako haragia da hori» esaten badizue, ez jan, oharra egin dizunari eta kontzientziari zor diezun errespetuagatik.

29. Ez dut zure kontzientziagatik esan nahi, bestearenagatik baizik. Eta zergatik mugatu behar du besteren kontzientziak nire askatasuna?

30. Jatordua Jainkoari eskerrak emanez egiten badut, zergatik gaitzetsi behar naute Jainkoari eskerrak emanez jaten dudanarengatik?

31. Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.

32. Eta ez izan erorbide ez juduentzat, ez jentilentzat, ez eliz elkartearentzat ere.

33. Ni ere guztiei atsegin ematen saiatzen naiz gauza guztietan eta ez dut bilatzen neure ona, besteena baizik, salba daitezen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 10