Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 10:11-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Haiei gertaturiko gauza horiek ikasbide dira guretzat, eta gure eskarmenturako idatzi zituzten, azkenak diren garai hauetan bizi garenok zentzarazteko.

12. Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.

13. Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

14. Ene maiteok, ihes egiozue, beraz, idolatriari.

15. Pertsona zentzudunei bezala mintzo natzaizue; juzgatu zeuek diodana.

16. Jainkoa bedeinkatuz hartzen dugun esker oneko kopak, ez al gaitu Kristorekin bat egiten beronen odolean? Eta zatitzen dugun ogiak, ez al gaitu Kristorekin bat egiten beronen gorputzean?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 10