Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 1:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Berarekin elkartasunean bizi garela esan eta ilunpetan baldin bagabiltza, gezurra diogu eta ez gara egiaren arabera ari.

7. Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu.

8. Bekaturik ez dugula esaten badugu, geure burua engainatzen dugu, eta egia ez dago gure baitan.

9. Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

10. Bekaturik ez dugula egin esaten badugu, gezurti egiten dugu bera, eta haren mezua ez dugu geuregan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 1