Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 1:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hasieratik zen biziaren hitza, entzun eta geure begiz ikusi duguna, begiratu eta geure eskuz ukitu duguna, iragartzen dizuegu.

2. Izan ere, bizia agertu egin zen, ikusi egin dugu eta beronen lekuko gara; Aitarekin zegoen eta guri agertu zitzaigun betiko bizia iragartzen dizuegu.

3. Ikusi eta entzun duguna dizuegu zuei ere iragartzen, zuek ere gurekin elkartasunean bizi zaitezten. Eta gure elkartasuna Aitarekin eta honen seme Jesu Kristorekin da.

4. Eta gauzok idatzi, gure poza bete-betea izan dadin idazten ditugu.

5. Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 1