Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 8:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Esaiozu Aaroni, zazpi kriseiluak pizterakoan, argimutilaren aurrealdea argitzeko eran egokitzeko».

3. Bete zuen Aaronek Jaunak Moisesi agindua, eta argimutilaren aurrealdea argitzeko eran egokitu zituen kriseiluak.

4. Mailuz landuriko urrez egina zen argimutila, oinetik lore-hosto-bururaino. Jaunak Moisesi erakutsitako ereduaren arabera egina zen.

5. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

6. «Bereizi lebitarrak beste israeldarren artetik eta egiezu garbikuntza.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 8