Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 7:85-89 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

85. Zilarrezko azpil bakoitza kilo eta erdi inguru zen eta isipu-ontzi bakoitza 800 gramo inguru. Azpil eta isipu-ontzien zilarra, guztira, hogeita zazpi kilo eta erdi izan zen gutxi gorabehera, santutegiko pisu-neurriaren arabera.

86. Bazeuden urrezko hamabi erretilu ere, intsentsuz beterik, bakoitza 110 gramo ingurukoa, santutegiko pisu-neurriaren arabera. Erretiluek 1.320 gramo eman zuten guztira.

87. Erre-oparitarako abereak, guztira, hamabi zekor, hamabi ahari eta urtebeteko hamabi bildots ziren, zegozkien labore-opariekin batera, eta hamabi aker barkamen-oparitarako.

88. Elkartasun-oparitarako abereak, guztira, hogeita lau zekor, hirurogei ahari, hirurogei aker eta urtebeteko hirurogei bildots ziren. Horiek izan ziren aldarea sagaratu ondorengo inaugurazio-jairako opariak.

89. Jaunarekin mintzatzeko elkarketa-etxolan sartu ohi zenean, Jaunaren ahotsa entzuten zuen Moisesek; ahotsak itun-kutxa gaineko estalki gainetik, izaki hegaldunen artetik, hitz egiten zion.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 7