Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 33:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hona, israeldarrek, Moises eta Aaronen gidaritzapean Egiptotik gudari-taldeka banaturik atera zirenean, egin zituzten bideko etapak.

2. Moisesek idatziz jaso zituen Jaunaren agindura egin zuten ibilaldiko abiapuntu eta helmugak. Hona hemen horien zerrenda:

3. Ramsestik abiatu ziren lehenengo hilaren hamabostean, Pazko biharamunean; israeldarrak libre irten ziren egiptoarren begi-bistan,

4. hauek Jaunak hilarazitako lehen-semeak ehorzten ari zirela —horrela eman zien Jaunak epaia egiptoarren jainkoei—.

5. Ramsestik abiaturik, Sukoten kanpatu ziren hurrengo;

6. Sukotetik abiatu eta, basamortu-ertzean, Etamen kanpatu ziren;

7. Etamdik abiaturik, Baal-Tzefon parean dagoen Pi-Hirotera itzuli ziren eta Migdol aurrean etxolatu;

8. Pi-Hirotetik abiaturik, itsasoa zeharkatu eta basamortura iritsi ziren eta, Etam basamortuan hiru eguneko bidea egin ondoren, Maran kanpatu;

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 33