Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 32:32-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Joango gara Kanaan lurraldera, armaturik Jaunaren agindura borrokatzera, eta dagokigun lur-ondarea Jordanez honaindian izango dugu jabetzan».

33. Horrela, Gaden eta Rubenen ondorengoei eta Joseren seme Manasesen leinu erdiari amortarren errege Sihonen eta Baxango errege Ogen erresumak eman zizkien Moisesek, bertako hiri eta inguruko herrixkekin.

34-36. Gaden ondorengoek Dibon, Atarot, Aroer, Atrot-Xofan, Jazer, Jogboha, Bet-Nimra eta Bet-Haran hiriak berreraiki eta gotortu zituzten, eta artegiak eraiki.

37-38. Rubenen ondorengoek Hexbon, Elale, Kiriataim, Nebo, Baal-Meon eta Sibma berreraiki zituzten, eta berreraikitako hiriei izena aldatu zieten.

39. Manasesen seme Makirren ondorengoek Galaadera joan eta konkistatu egin zuten, bertako amortarrak botaz.

40. Eta Moisesek Manasesen seme Makirren ondorengoei eman zien Galaad, eta bertan jarri ziren bizitzen.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 32